SEMAF tren gidarien sindikatuak grebekin jarraituko du bihar. Langile erakundeak salatu nahi du Renfek garraio publikoa pribatizatzeko bidea abiatu duela.
Zehazki, bihar eta etzi lanuzteak izango dira hurrengo orduetan: 05:00-09:00, 14:00-16:00 eta 18:00-20:00. Printzipioz, puntako orduetan %75ean ezarri dituzte gutxieneko zerbitzuak eta %50ean besteetan.
Hala ere, pasa den astean argitaratutako ordutegiak ez ziren bete, besteak beste, arazo teknikoen ondorioz.