Aiaraldea Komunkabideak abiatutako Udako Argazki Lehiaketa igandean amaitu zen eta erabiltzaileen bozak zenbatu eta gero, hurrengoak izan dira irabazleak:
- Mundua: Jorge Aller. Eguzki, 296 boto.
- Aiaraldea: Iraide Baskaran. Zur eta harri, 9 boto.
- Talde argazkia: Laura Castaños. Merezi dabenengatik gora kopak. 210 boto.
Guztira 88 lan jaso ditu lehiaketak eta horietako batzuek babes handia jaso eta irabaztetik gertu geratu dira euren kategorietan. Kasurik adierazgarriena Gotzone Etxebarriarena izan da, Goizeko lehen izpiekin jolasean irudiak 286 boto izan ditu eta Mundua kategorian nagusitzetik oso hurbil egon da.
Gauzak horrela, sari bana jasoko dute irabazleek kategoria bakoitzeko. 'Mundua' saileko saria bi lagunentzako gaua eta gosaria izango da Gorbeiako aterpean. Aiaraldeko argazki onenaren egileak, aldiz, Faktoriako kontzertuetarako bi sarrera bikoitz eskuratuko ditu. Talde argazki bozkatuenak, ordea, Ekonomatuko produktuekin osatutako saskia jasoko du opari.
Aiaraldea Komunkabideak eskerrak eman nahi dizkie euren argazkiak bidali zein euren botoa eman duten lagun orori. Mila esker!