Emaitza oparoak lortu zituzten Aiaramendi taldeko kideek asteburuan jokatutako Euskal Herriko Mendi Lasterketen Txapelketan.
Aiaraldeko taldea kluben kategorian gailendu zen, eta Onditz Iturbek lehen postua eskuratu zuen bakarkako txapelketako emakumeen kategorian. Araitz Bila bigarren sailkatu zen eta Eztizen Duquek bosgarren postua erdietsi zuen.
Gizonezkoen kategorian, aldiz, hauek izan ziren Aiaramendikoen sailkapenak:
- 2. Borja Zubizarrete
- 3. Javier Goitia
- 4. Gartzen Elejabarrieta
- 10. Iker Etxebarria
- 13. Jon Durana
- 14. Iñaki Isasi
- 18. Xabi Abasolo
- 26. Josu Isasi
- 36. Alfonso Manterola
Junior kategorian, aldiz, Gontzal Murgioitiok lortu zuen lehen postua.
Araian izan zen proba. “Aizkorri-Aratz parke naturaletatik abiatu ziren korrikalariak eta 28 kilometroko bidea egin zuten guztira, 1.800 metroko desnibel positiboarekin”, azaldu dute klubeko kideek, “egun euritsua izan zen eta dena lokaztuta zegoen”.
Argazkiak: Aiaramendi taldea