Llotja de Marreko adierazpena sinatu zuten Euskal Herriko, Galiziako eta Kataluniako alderdi politikoek egin dute deialdia, eta Aiaraldean ere dozenaka lagun batu dira protestara.
22:00etatik 22:30etara argiak itzali eta lapikoekin zarata egiteari ekin diote hainbat bizilagunek. Amurrio, Arespalditza eta Orozkon egin dituzte elkarretaratzeak, besteak beste.
ENTZUN GAITZATELA! #DeskonektatuElektriketatik #DeskonektatuElektriketatik #DeskonektatuElektriketatik pic.twitter.com/vFz3iAuf1V
— EH Bildu Amurrio (@EHBilduAmurrio) October 8, 2021
Orozkoko plaza argirik gabe enpresa elektrikoek egiten ari diren lapurreta salatu eta burujabetza energetikoa aldarrikatzeko.#DeskonektatuElektriketatik pic.twitter.com/dq6w4UuiTj
— EH Bildu Orozko (@ehbilduorozko) October 8, 2021