%40ko jaitsiera aurreikusi du Arabako Txakolinak aurtengo uztan

Txabi Alvarado Bañares 2021ko urr. 11a, 14:27

Inoizko uztarik handiena jaso zuten iaz Aiaraldeko upategiek. / Aiaraldea.eus

Euriteek brotritis gaixotasuna garatzeko aukerak biderkatu dituzte, baina fruituetako askok ez dute orainik beharrezko gradua hartu. 

Ezkor azaldu da Arabako Txakolina aurtengo uztari dagokionez. Urriaren hasieran ekin zioten mahatsa jasotzeari, brotritis gaixotasuna garatzeko arriskua zegoela ikusita. Baina handik gutxira eten behar izan zituzten lanak, euriteengatik. “Kontuan izan behar dugu irailan euri asko egin duela eta tenperatura baxuak egon direla. Gauzak hala, mahatsari kostatzen ari zaio gradu nahikoa hartzea”, azaldu dute jatorrizko izendapeneko arduradunek. 

Gaineratu dutenez, urte hasieran egondako izozteek eta txingorrak nabarmen kaltetu zituzten zenbait ekoizleren mahastiak. “Batzuk bazuten zenbait zonalde berreskuratzeko itxaropena, baina irailean itxaropen guztiak desagertu dira”. 

Hala ere, datozen egunerako iragarritako eguraldi onak lagundu dezakete egoera bideratzen. Dena den, ekoizleen aurreikuspena da aurtengo ekoizpena %40 jaistea iazkoarekiko, 350.000 eta 450.000 kilo artean jasota guztira (2017 eta 2019. urteetan bezala). Kontuan hartu behar da iaz inoizko ekoizpen handiena izan zutela Aiaraldeko txakolin ekoizleek, 718.454 kilo mahats jasota guztira.  

Gauzak hala, “egun zailak” dituzte aurretik txakolin ekoizleek. Hemendik bi astera amaituko dute uzta jasotzen eta orduan jakingo dute kaltea zenbaterainokoa izan den. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide