Gaur -urriak 12- ere zabalik daude Aiaraldea Ekintzen Faktoriako ateak. Izan ere, Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko kideek uko egin diote -urtero bezala- Hispanitate Eguna ospatzeari, berezko egutegiaren aldeko apustuan berretsiz.
Gauzak hala, Faktoriako bulegoak eta Ekonomatua ohiko ordutegiarekin funtzionatzen ari dira gaur, lan-egun normal batean bezala, alegia.
Espainiako Estatuko jai egun nazionala da Hispanitatearen Eguna, eta oso egun polemikoa izan da betidanik, Amerikako kolonizazioa ospatzeko baliatu izan delako. Hain zuzen, garai batean “Espainiako Arrazaren Eguna” zen jaiaren izendapen ofiziala. Gainera, Guardia Zibilak bere patroia ospatzen du gaurko egunean.
Egutegi propioa
Jai egun arrotzatzat jotzen diren egunak bestelako jai egun batzuengatik ordezkatzen dituzte Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko langileek. Udako solstizioa (ekainak 24) da jaia hartzen duten egunetako bat, besteak beste.
Aiaraldea Ekintzen Faktoria ez da egutegi propioaren alde egiten duen egitasmo bakarra. Euskal Herriko beste hainbat proiektuk ere egin diote planto gaurko jai egunari:
Gaur lan eguna dugu kooperatiban, inoren zapalkuntzak ez duelako garena eta izan nahi duguna egingo.
— Talaios Kooperatiba (@TalaiosKoop) October 12, 2021
Herrien eta kulturen desagertzea #EzOspatu!#KoopIntern pic.twitter.com/vlYieeK6qG
Gaur ere lanean, herri honek ospatzea merezi duen hori egutegian kokatzeko burujabetza izan dezan#OspatzekoEzerEz pic.twitter.com/76onkPinUA
— Hiritik AT (@Hiritik_AT) October 12, 2021
Gaur, #Urriak12, #ezerezospatzeko Horregatik, @Koop57_EH zabalik dago eta bazkideen arreta edozein lan egunetan bezala egiten gabiltza. pic.twitter.com/UcAf1RWfLC
— Koop57 Euskal Herria (@Koop57_EH) October 12, 2021
Gaur asteartea da. Asteartero bezala @izarkom.en zerbiztu guztiak lanean, topera.#ospatzekoezerez
— izarkom (@izarkom) October 12, 2021