Hispanitatearen Eguna da gaur, Espainiako Estatuko jai egun nazionala. Horren aurrean, “plantoa” aldarrikatu dute zenbait eragile politiko eta sozialek Euskal Herriko hainbat txokotan.
Aiaraldeko Ernai eta Ikamak Laudion garatu dute protesta ekimena. Ikasle antolakundeak herri eskolak egin ditu Laudioko Institutuaren sarreran. Euren hasierako asmoa ekimena klase barruan egitea bazen arren, azkenean atean egin behar izan dute, eta bertatik pasatzen ziren herritarrak informatzeko baliatu dute aukera.
Ondoren, Ernaik elkarretaratzea egin du Lamuza plazan, “bestelako Euskal Herria” posiblea dela nabarmendu eta independentziaren aldeko aldarria zabaltzeko.
Argazkiak: Ikama eta Maddi Isasi Azkarraga