17 txakur erreskatatu dituzte sua hartu duen Murgako baserri batetik

Txabi Alvarado Bañares 2021ko urr. 15a, 21:39
Arratsaldetik daramate suhiltzaileek sua itzaltzen. / Arabako Foru Suhiltzaileak

12 txakur heldu eta 5 txakurkume zeuden eraikinean, eta denak onik ateratzea lortu dute suhiltzaileek. 

Sutea egon da gaur arratsaldean Murgako baserri batean. Arabako Foru Suhiltzaileak bertaratu dira egoera bideratzera, eta 17 txakur (12 heldu eta 5 txakurkume) erreskatatu dituzte suaren garretatik. 

Langraitzeko suhiltzaileak eta Ertzaintza ere bertaratu dira laguntzera. Suhiltzaileek Aiaraldea Komunikabideari adierazi diotenez, suak erabat hondatu du baserria, zulo handia egin baitu teilatuan. Horrek arriskua handitu du larrialdiko langileei dagokienez.

Egoera jada bideratua dagoen arren, bertan jarraitzen dute une honetan larrialdi zerbitzuek (21:30ak pasata), ura botatzen. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide