ELKARTASUN BAZKARIA

Aita Angelek Kexaako baso solidarioa bisitatu du asteburuan

Txabi Alvarado Bañares 2021ko urr. 18a, 08:30
Bisita eta bazkaria egin zituzten Arcos de Quejanan. / Arcos de Quejana

Arcos de Quejana jatetxean eginiko elkartasun bazkarian ere parte hartu zuen Mensajeros de la Paz erakundeko buruak. 

Kexaako Arcos de Quejana jatetxean egon da asteburu honetan Aita Angel, Mensajeros de la Paz erakundearen sortzaile eta presidentea.

Bertan dagoen baso solidarioa bisitatu zuen, eta jatetxean eginiko elkartasun bazkarian parte hartu zuen jarraian. Bazkarian bildutako dirua berak zuzentzen duen Gobernuz Kanpoko Erakundera bideratuko da. 

Aita Angelek ibilbide oparoa egin du garapen eta lankidetza proiektuetan. Bere erakundeak hondamendi naturalengatik edota gerrengatik kaltetuak izan diren herrialdeetan jarduten du. Horregatik, hainbat aitortza jaso ditu zuzendariak, Espainiako Príncipe de Asturias sari ezaguna barne. 

Zenbait ordezkari politiko ere egon ziren Kexaako ekitaldian, Gentza Alamillo Aiarako alkatea tartean. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide