Gaur argitaratu da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 150. zenbakia. Agerkariko orrien artean erreportaje, iritzi artikulu eta elkarrizketa ugari aurkituko ditu irakurleak. Azalera ekarritako buru osasunaren gaiak hartuko du protagonismoa, batik bat. Urriaren 10ean ospatu zen Nazioarteko Buru Osasunaren Eguna, eta Aiaraldea Komunikabidea gaiari ematen zaion garrantziaren inguruan mintzatu da psikologo eta ASASAMeko erabiltzaileekin.
Bestelako gaiak lantzen dituzten erreportajeak ere badira 150. zenbakiko orrien artean, hala nola LIDLen deslokalizazioa, J.R.R. Tolkien idazlearen zaleek Urduñan egindako topaketa, Aretako Kultur Etxean abiatutako musika eskolak, Laudio Ikastolaren 50. urteurreneko ospakizuna edota Oihane Ofogok Zulora saioan arrazismoaren inguruan egindako gogoetak.
Elkarrizketak
Hainbat elkarrizketa ere jasotzen ditu hamabostekariak, protagonistei ahots propioa emanez. Amado Gomez idazlearen, Leire Torres borrokalariaren eta Urko Torres mendi txirrindulariaren testigantzak aurkituko ditu irakurleak, zentzu horretan.
Ordu aldaketa
Ohar modura, urriaren 31an egin beharreko ordu aldaketa dakar lehen orrian Aiaraldea Hemen hamabostekariaren azken zenbakiak. Izan ere, larunbatetik igandera bitarteko gauean 3:00etan 2:00etara atzeratu beharko dira erlojuak.
Banaketa puntuak
Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, ikastetxe eta kaleetan. Honako banaketa puntu hauetan topatu daiteke, besteak beste:
- Aldai plaza (Laudio)
- Abasto plaza (Laudio)
- Luiaondoko supermerkatua
- Laudioko kiroldegia
- Artziniegako frontoia
- Atxetako Dia
- Amurrioko Eroskia
- Orozkoko frontoia
- Urduñako supermerkatuak
- Faktoria (Laudio)
OHARRA: Akats baten ondorioz, ordu aldaketaren data txarto jasoa dago hamabostekaiaren azalean, ordu aldaketa urriaren 31an egingo da, ez 24an.