Errigora egitasmoaren saski beltza zozketatuko du Aiaraldea Komunikabideak parte hartzaile guztien artean. Nafarroako Hegoaldeko proiektua da 'Errigora', bertako ekoizleekin elkarlanean zonaldeko euskalgintza hauspotzea helburu duena.
Erriberako nekazariek udazkeneko kanpaina abiatu berri dute, eta hiru dira Euskal Herri luze zabalean banatuko dituzten saski motak: beltza, berdea eta zuria. Saskien salmentaren %25 zonaldeko euskalgintza alorreko proiektuak indartzera bideratuko dute.
Bide horretan, urrats berri bat eman dute Errigorako kideek azken ikasturtean: 'Agerraldia' egitasmoa sortu dute, "erromatarrek ager vasconum izendatu zuten eremua berreuskaldundu nahi duten herritar guztiak saretu eta mugimendu ekintzaile bat sortzeko".
Zozketa
Aiaraldea Komunikabideak saski beltza zozketatuko du. 55 eurotan baloratutako kutxa da, eta produktu hauek aurkitu daitezke bertan:
- Orburuak
- Zainzuri zuriak
- Pikillo piperrak
- Oliba-olio birjina estra
- Botila ardoa
- Melokotoia almibarrean
- Melokotoi marmelada
- Potxak
- Teilak
- Mahats-zukua
- Piper-mamia
- Kardua
Zozketan parte hartzeko azken eguna azaroaren 4a -ostirala- izango da, 12:00etan. Esteka honetan eman daiteke bertan parte hartzeko izena.