Arcos de Quejanako hariztia, gauez bisitatzeko prest

Aitor Aspuru Saez 2021ko urr. 30a, 09:30

Atzo arratsaldean inauguratu zuten hariztian jarritako argi sistema eta margo berria. Ana del Val Arabako Kultura Diputatuak parte hartu zuen ekitaldian.

Atzo arratsaldean inauguratu zuen Arcos de Quejana jatetxeak bere elkartasun hariztian jarritako argi sistema berria, zeinak aukera emango duen gunea gauez bisitatzeko.

Ekitaldiko parte-hartzaileen artean Ana del Val Arabako Kultura Diputatua egon zen, baita zenbait artista, Xabier Santxotena edo Teresa Lafragua, kasu.

Erakusketaren komisarioa den Sonia Garciak azaldu du zuhaitz berria ere margotu dutela, eta arte lana konstruktibismo sobietarrean dagoela oinarrituta.

Basoa 2015ean sortu zuten eta hainbat Gobernuz Kanpoko Erakunderen lana omentzea eta zabaltzea du helburu:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide