Asteburu bizia izan dute Aiara Txirrindulari Elkarteko kideek. Hodei Muñozek lehen postua erdietsi zuen Legazpiko ziklokrosean. “Denboraldi osoa darama ziklokros norgehiagoketan lehiatzen, hainbat bigarren postu erdietsita”, nabarmendu dute taldeko kideek.
Oier Colmenerok, aldiz, hirugarren postua lortu zuen lasterketa berean. Bigarren geratzekotan egon zen, baina gurpil bat zulatu zitzaion azken itzulian. “Podium oso merezia izan da, txirrindulari horrek inork baino gehiago egiten baitu lan. Luxu bat da gure klubarentzat”, goraipatu dute sare sozialetan.
Asier Beraza eta Iker Colmenerok, aldiz, ez zuten horrenbeste zorte izan. Oierren erorketa bera pairatu zuten eta postuak galtzea ekarri zien horrek, 12. eta 28. geratuta, hurrenez hurren. Ekhi Uriarte aldiz, 37. postuan sailkatu zen.