Pasadena taldearen lehen diskoa zozketatuko du Aiaraldea Komunikabideak azaroaren 12an. Musika proiektuak Libe Garcia de Cortazar -Neubaten ibilitakoa- eta Jon Basaguren -Izaki Gardenak taldeko kidea- batu ditu, eta rock musikaren kutsua du euren lanak.
Biek jo eta abesten dute grabazioan, melodiaz eta atmosferaz betetako 8 abestitan zehar: Sima, Goibela arnasten dute, Bihotz taupada eta labana, Ez gara hil behar, Itzuli, Arraza gabeko zakur, Sumendi magalean eta Hutsune.
Danilo Foronda eta Dani Arrizabalaga musikarien laguntza izan du bikoteak Sevillan grabatutako diskoan. Masterizazioa, hori bai, Berlinen egin dute.
Zozketan parte hartzeko sakatu hemen.