Izoriako gaztak 4 domina jaso ditu '2021/22 World Cheese' munduko txapelketan

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko aza. 5a, 09:56
Izoriako gaztandegiak 4 domina jaso berri ditu.

 World Cheese Awards International Cheese Festival jaialdian 4 sari jaso ditu Izoriako gaztak. 

Izoriako gaztak lau domina jaso ditu munduko gazta txapelketan. Zehazki, World Cheese Awards International Cheese Festival-en  saritu dute Aiarako produktua. Izoriako gaztandegiko kideek sare sozialetan aipatu dutenez, bost kontinentetako 4.000 gazta baino gehiago lehiatu dira sariketan. Hori dela eta, oso pozik azaldu dira tokiko ekoizleak. 

Bost kontinentetako 4.000 gazta baino gehiago lehiatu dira sariketan

Lau domina etxera

Hainbat kategorietan hartu du parte Izoriako ekoizpenak. Idiazabalen atalean, brontzezko domina eskuratu dute, eta zilarrezkoa, aldiz, jatorrizko izendapenaren edozein gazta onduren kategorian. Horrez gain, astero 2 tona baino gutxiago ekoizten dituztenen modalitateetan ere jaso dituzte aitortzak. Hain zuzen, bi izan dira ezaugarri horietan gailendutako jakiak: gazta erdionduaren kategorian lehen postua lortu dute (urrezko domina), eta gazta onduarenean bigarrena (zilarrezok domina).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide