Igandean eskualdeko lau korrikalarik hartu zuten parte Zurich Marató Barcelona proban. Hain zuzen, Spiderabel Fernandez, Xabi Alonso, Iñaki Ibarrola eta Guipu Alonso izan ziren kirolariak eta ataxia telangiectasia duten 9 gazteren aulki gurpildunak bultzatu zituzten 42 kilometrotan zehar. 30 boluntario aritu ziren guztira ardura horretan.

Helburua izan zen gaixotasun arraro hori pairatzen duten lagunen egoera ikusaraztea. 5 orduko ibilbidea egin zuten horretarako.
Seguros Zurich enpresak babestutako ekintza horretan, Expo Sports azokan egon ziren, kamisetak saltzen AEFAT elkartearen alde eta Aquariuma ere bisitatu zuten. Osatutako taldea Donostian, Malagan eta Sevillan ere egongo da.
