Gaur argitaratu da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 151. zenbakia. Agerkariko orrien artean erreportaje, iritzi artikulu eta elkarrizketa ugari aurkituko ditu irakurleak.
Azala Txani Rodriguez idazle laudioarrak hartu du. Rodriguezek Euskadi Literatura Saria irabazi du berriki Los últimos románticos eleberriagatik. Aiaraldea Komunikabidea berarekin elkartu da, idazle laudioarraren literatura zerk inspiratzen duen ezagutzeko.
Bestelako elkarrizketak ere lantzen ditu agerkariaren azken zenbakiak, Leire Orueta eta Kevin Iglesias zinemagileei, hain zuzen ere. Biak proiektu desberdinetan egon dira buru-belarri azkenaldian. Oruetak Érase una vez en Euskadi filmaren departamentu artistikoan egin du lan. Iglesiasek, aldez, hiru film labur aurkeztu ditu Sitgeseko (Herrialde Katalanak) zinema jaialdi ospetsuan.
Horretaz gain, igandean ospatuko den Bizilagunak ekimenaren inguruko Mertxe Azkarragaren iritzi zutabea edota Gorobel mendi ibilaldiaren argazki erreportajea aurkituko ditu irakurleak hamabostekarian.
Gehigarri berezia
Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 151. zenbakiak gehigarri berezia dakar. Eskualdeko gazteen artean geroz eta gehiago gertatu eta salatzen ari diren eraso matxisten gaia lantzen du sakonean gehigarriak. Horretarako, testigantzak, analisiak eta bestelako material didaktikoa jarri du Aiaraldeko gazteen eskura, "indarkeria matxista azaletik lehen lerrora ekartzeko".
Banaketa puntuak
Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, ikastetxe eta kaleetan. Honako banaketa puntu hauetan topatu daiteke, besteak beste:
- Aldai plaza (Laudio)
- Abasto plaza (Laudio)
- Luiaondoko supermerkatua
- Laudioko kiroldegia
- Artziniegako frontoia
- Atxetako Dia
- Amurrioko Eroskia
- Orozkoko frontoia
- Urduñako supermerkatuak
- Faktoria (Laudio)