Azaroaren 21ean helduko da kontzejuen ordezkariak hautatzeko hitzordua Araban eta Aiaraldeko lurralde arabarrean 32 Administrazio Batzar egon arren, soilik 4 herritan osatu dira zerrendak bozkatzeko.
Horrek esan nahi du gainerako herrietan erroldatutako biztanle orok parte hartuko duela hauteskundeetan, zerrenda irekietan. Bozkatzaileek hautatuko dituzte euren iritziaren arabera.
Hain zuzen, hurrengoak izango dira hautagaitzak:
- Larrinben: Maria Anunciacion Aldama Villanueva, Jose Maria Gastaca Oyarzabal, Jesus Angel Hernandez Cordon, Maria Angeles Mendivil Echebarria, Jose Maria Urrutia Ibañez eta Andoni Saratxaga Isla.
- Etxegoienen: Jose Angel Aguirre Ugarte, Jabi Aspuru Oribe, Asier Hinojosa Castro.
- Lejartzun: Jose Maria Gutierrez Angulo, Nerea Gutierrez Mendivil eta Silvia Gutierrez Mendivil.
- Olabezarren: Epifanio Arroyo Conde, Ane Miren Bea Llano, Juan Maria Jauregui Aguirre, Eusebio Daniel Meabe Lili, Maria Anunciacion Ulibarri Fernandez eta Jon Txomin Unanue Ulibarri.
Gauzak horrela, Amurrio eta Aiarako herri gehienetan ez dituzte zerrendak sortu; Aloria, Artomaña, Baranbio, Delika, Lekamaña, Lezama, Saratxo eta Tertanga Amurrion, eta Agiñaga, Añes, Arespalditza, Opellora, Erbi, Izoria, Luiaondo, Luxo, Lanteno, Menagarai-Beotegi, Menoio, Murga, Madaria, Maroño, Ozeka, Kexaa, Retes Lanteno, Salmanton, Soxo eta Zuhatza Aiaran.
Duela lau urteko hauteskundeen emaitzak hemen ikusi daitezke.