Aiarako Kuadrillak eta Urduñako Udalak 38 lanpostu eskainiko dituzte azaroaren 15etik aurrera Lanbideren bitartez. Hain zuzen, horiek guztiak 2021/2022 enplegu planaren barruan egongo dira eta Euskal Enplegu Zerbitzuaren baldintzak betetzen dituzten langabeek aukera izango dute lana eskuratzeko. 6 hilanbeteko kontratazioak izango dira.
Horietako 35 lanpostu lanaldi osokoak izango dira eta gainerakoak %60koak. Izena emateko epea azaroaren 30ean bukatuko da eta kontratazioak abenduaren 31 baino lehen egingo dira.
Enplegu planaren gastua 655.000 euro ingurukoa izan da eta Lanbidek %69 hartu du bere gain. Bestalde, Aiarako Kuadrillak gogoratu du aurten diru-laguntzak egongo direla enpresek kontratazioak egin ditzaten. Guztira, 151.500 euro bideratuko dituzte horretara.