Amurrio Traileko Axier Vivancok poztasuna adierazi du ekimenak izandako harreragatik. Izan ere, ekintza familiei bideratuta zegoen eta guraso zein ume ugarik hartu zuten parte.
San Prudentzio baselizan izan zuen hornidura eta abiapuntua ekimenak eta gero norberak erabaki behar zuen ibilaldi laburra edo luzea egin. Kirol taldeak iragarri du hurrengo urtean ere antolatu nahi dutela ekimena eta aipatu du ekainaren 19an izango dela Amurrio Trail Lasterketaren eta mendi ibilaldiaren IX. edizioa.
Argazkiak: Amurrio Trail Taldea