Beldur Barik Aiaraldea lehiaketaren VII. edizioaren sari banaketa izan zen ostiral arratsaldean Arespalditzan. Egitasmoak indarkeria matxistaren kontrako jarrera irmoak zabaltzea du helburu eta eskualdeko hainbat ikastetxek parte hartu dute bideoak sortuta.
Aiarako, Artziniegako, Amurrioko, Laudioko, Okondoko, eta Orozkoko udalek zein Aiarako Kuadrillak antolatzen duten ekimenak 17 lan jaso ditu aurten eta erakundeek eskertu dute bereziki ondorengo hezkuntza zentroen partaidetza: Arteko Gure Ama Ikastetxea, Etxaurren Ikastola, Zaraobe BHI, Amaurre Ikastetxea, Zabaleko Ikastetxea, Latiorro Ikastetxea, Fabian Legorburu Ikastetxea, Laudioko institutua eta Laudio Ikastola.
Hiru kategoria egin dira aurten eta saritutako lanak hurrengoak dira:
Kategoria berezia
- 1. Saria: Motxidadunen mina. Etxaurren Ikastola, Aiara.
- 2. Saria: Kartulinak. Arteko Gure Ama Ikastetxea, Artziniega.
Lehenengo kategoria
- 1. Saria: Neskak berandu heltzen dira festara. Latiorro Ikastetxea, Laudio.
- 2. Saria: Neskak eta autobus gidaria. Latiorro Ikastetxea, Laudio.
Bigarren kategoria
- 1. Saria: Festa garaia. Laudio Ikastola.
- 2. Saria: Harreman kutsakorrak. Amaurre Ikastetxea, Amurrio.
- 3 Saria: Nire Gorputzak ez du zure iritzia nahi. Zaraobe BHI, Amurrio.