GALDETEGIA ETA BILERA IREKIA

Lagundu gaitzazu Aiaraldea Hemen hamabostekaria birpentsatzen!

Erredakzioa 2021ko aza. 24a, 12:07

Papereko edizioa birpentsatzeari ekin diogu, eta zure laguntza behar dugu horretarako.

2013. urtean ekin genion Aiaraldea Komunikabidean Aiaraldea Hemen hamabostekaria argitaratzeari. Ordutik hona 152 zenbaki plazaratu ditugu guztira, eskualdeko hamaika lagunen ekarpenei esker.

Aldizkariaren formatua, ordea, berdina izan da azken urteetan. Azken aldaketa esanguratsuak (diseinuan eta maketan, batez ere) 2016an egin ziren, eta ordutik hona ez da beste aldaketa nabarmenik egin.

Horregatik, hausnarketa prozesua abiatu dugu komunikabidean, papereko edizioa birpentsatzeko. Horretarako, beharrezkoa dugu zure laguntza.

Bi gauza eskatu nahi dizugu. Alde batetik, hamabostekariari buruz osatu dugun galdetegi hau betetzea. Animatu bertan zure iritzi, kritika eta ekarpenak jartzera, eta animatu baita ere galdetegiaren esteka zure lagun, ikaskide edota senideei pasatzera, ahalik eta hausnarketa kolektiboena egitea baitugu helburu.

Bilera irekia datorren astean

Hamabostekariaz aurrez aurre hitz egiteko aukera ere egongo da. Komunikabidearen Kontseilu irekia deitu dugu horretarako. Abenduaren 2an izango da zita, 19:00etan Faktorian. Telematikoki parte hartzeko aukera ere egongo da, Jitsi aplikazioaren bidez, esteka honetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide