"Zer da zuretzat euskara?" esaldi laburren lehiaketa abiatu du Aiaraldea Komunikabideak euskal hizkuntza sustatzeko. Abenduaren 5 arte egongo da parte hartzeko aukera, eta hilaren 6tik 12ra erabakiko dira irabazleak. Komunikabide Kontseiluak aukeratuko ditu 20 aipurik gustukoenak, eta horiekin irekiko da boto sistemadun lehiaketa Aiaraldea.eus webgunean, abenduaren 6tik 12ra.
Parte hartzeko 3 modu
Sare sozialetan eta webgune honetan gorpuztuko da, batik bat, ekimena. Hiru modu daude parte hartzeko:
- Aiaraldea.eus atarian.
- Twitterren #Euskaraktibatu traola erabilita eta @aiaraldea aipatuta.
- Lehiaketaren kartela komunikabidearen sare sozialetara igotzen denean iruzkina jarrita.
Esaldi irabazlearekin komunikabidearen opari sorpresa banatuko da, irabazleak eta komunikabideko boluntario guztiek jasoko dutena.
Horrez gain, zozketa egingo dute lehiakide guztien artean, Faktoriako material sorta bat banatuko delarik (Aiaraldea komunikabideko motxila, Faktoriako koadernoa eta Aiaraldea k@ntu k@ntari diskoa).