EGURALDIA ETA TRAFIKOAREN EGOERA

Elurtuta esnatu dira Aiaraldeko tontorrak, eta eguraldiak arazoak sortu ditu errepideetan

Txabi Alvarado Bañares 2021ko aza. 27a, 21:03

Elurtuta esnatu da gaur Gorobel mendilerroa. / Irene Aspuru

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatu du, eurite eta elurteengatik. Urduñako mendikatea itxita dago kamioientzat, eta autoak kateekin edo neguko gurpilekin soilik igaro daitezke. Amurrion, aldiz, zauriturik gabeko istripua egon da.

Elurtuta esnatu dira gaur Aiaraldeko hainbat mendi. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatu du elurteengatik, biharko (igandea) 21:00etara arte, 400-1.000 metro arteko altueran elurra egin dezakeela iragarrita.

Horrez gain, euriteen alerta ere aktibatuko dute bihar, 15:00etan, asteleheneko 9:00etara arte. Izan ere, egongo den euriari gehitu behar zaio gaur erori den elur asko urtu egin daitekeela bihar, eta ur-emariak handitzea ekarriko dezakeela horrek.

Trafiko arazoak

Eguraldiak hainbat trafiko arazo sortu ditu eskualdean. Baranbioko errepidean ur-putzuak sortu dira, eta Urduñako portuan ere trabak egon dira, elurraren eta izotzaren ondorioz:

Trafikoa.eus atariaren arabera, mendikate hori itxita dago kamioioentzat, eta autoak kateekin edo neguko gurpilekin soilik igaro daitezke. Hemen ikusi daiteke errepidearen egoera zuzenean.

Istripua Amurrion

Ertzaintzak jakinarazi duenez, istripua egon da gaur arratsaldean Amurrion, A-624 errepidean, Artziniegako norantzan. Auto bat bidetik atera da 14:45ak aldera, baina ez da zauriturik egon.

Egoera dela medio, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ondorengo gomendioak egin ditu astebururako:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide