Gaur (abenduak 6) Espainiako Konstituzioaren Eguna da eta, ondorioz, jai egun ofiziala da Espainiako Estatu osoan. Baina Aiaraldea Ekintzen Faktoriako ateak zabalik daude goizeko lehen ordutik, Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko kideek uko egin baitiote (urtero bezala) egun hau ospatzeari, berezko eguteagiaren aldeko apustua eginez.
Gauzak hala, Faktoriako bulegoak eta Ekonomatua ohiko ordutegiarekin egongo dira funtzionatzen gaur, ohiko lanegun batean bezala.
Jai egun arrotzatzak jotzen diren egunak beste jai-egun batzuengatik ordezkatzen ditu kooperatiba elkarteak. Udako solstizioa (ekainak 24) da jaia kooperatibak hartzen duen jai egunetako bat.