Osasun sistema publikoak eguerdian jakinarazi du txosten epidemiologikoaren emaitzak. Ondorioa ez da batere baikorra. Izan ere, abenduaren 6an, 7an eta 8an agertutako positibo berrien batuketak 64 kasu utzi ditu Aiaraldean. Halaber, kutsatu berrien zabalpena handia izan da, eta ez da udalerri handietan soilik jazo. Alegia, bakarrik Arakaldon ez da gaixo berririk detektatu:
- Amurrio: 23
- Artziniega: 5
- Aiara: 2
- Laudio: 14
- Okondo: 4
- Arrankudiaga-Zollo: 3
- Orozko: 3
- Urduña: 10
Horrez gero, intzidentzia metatuaren tasak gora egin du herri guztietan, salbu Arakaldon eta Aiaran, non mantendu diren kopuruak, baina kasue bietan eremu gorriaren barne.
Gainerako udalerrietan tasak gora egin du, eta leku askotan 500 kutsatu 100.000 biztanleko batazbestekoa gainditu da. Esaterako, Okondon tasa 1.150,37 da, eta Arrankudiaga-Zollon bikoiztu egin da. Artziniegan antzekoa gertatu da. Hau da, aurreko olatuen larritasunera heldu da jadanik eskualdea.