Azken asteetako euri zaparrada jarraiek eragozpenak eragin dituzte eskualdeko errepide sareetan. Artziniegako Udalak ohartarazi duenez, lurrean pitzadurak agertu dira: "Euriteen ondorioz, La Bentarako errepidea, La Presa parean, oso kaltetuta geratu da". Txandaka pasa behar dira ibilgailuak bertatik. Artziniegako zenbait auzo bideetan ere ur metaketak gain hartu du:

Okondon, aldiz, zenbait matxura gertatu ziren, eta hori dela eta ur mozketa egin behar izan zuten herrigunean abenduaren 6an. "Konpontzeko lanean ari gara, baina lana ez da erraza, matxurak iristeko zailak diren lekuetan baitaude", adierazi dute sare sozialetan. Ildo beretik, euri-jasen ondorioz bertan behera utzi dute gabonetako zuhaitza apaintzeko gaur arratsalderako prestatua zuten ekintza.
Orozkon, berriz, lurra erori da AP68 autopistara, eta errail baten mozketa eragin du horrek. Laudioko parkean, bestalde, ez-ohiko irudiak utzi ditu euri jarioak:
