'Indarkeria matxistaren aurka Aiaraldea dantzan' lehiaketak baditu irabazleak dagoeneko. Amurrioko kiroldegiko Zunba txiki taldea izan da boto gehien jaso dituena, 1.504 ikus-entzuleren babesa, hain zuzen. Haren atzetik sailkatu da Aiara Dantza Taldeko gazteen taldea, 1.167 pertsonaren atsegiteei esker.
Lehen postuagatik 300€ jaso dituzte, eta bigarrenagatik 200€. Guztira, ordea, 4.160 boto pilatu ditu lehiaketak Aiaraldea.eus webgunean, eta proiektuaren balorazioa positiboa izan da, antolatzaileek zein partaideek sari banaketan kontatu zutenez.
Aiaraldea Komunikabideak antolatu du txapelketa, dantza eta musikaren bidez ahalduntzea sustatu eta genero indarkeria salatzeko.
Aiaraldea Komunikabideak antolatu du txapelketa, dantza eta musikaren bidez ahalduntzea sustatu eta genero indarkeria salatzeko. Egitasmoak oihartzuna izan du eskualdean, eta talde anitzak aurkeztu dira, eskoletatik hasi eta zunba edo dantza taldeetaraino.
Modu horretan, koreografiak grabatu eta editatzeko ardura hartu du komunikazio faktoriak, plaza digitala zein fisikoa eskaintzeko.
Yogurinha Borovaren Sentipenak askatu abestia aukeratu zuten Amurrioko zunba txiki taldekoek koreografia osatzeko. Aiara Dantza Taldekoek, aldiz, Goseren Rimmel kantuarekin egin zuten dantza:
Sari banaketa ekitaldian egon ziren partaide gehienak, salbuespenak salbuespen. Prestatutako lanak ikusteko aukera izateaz gain, dantzariek euren esperientzia partekatu zuten publikoarekin. Irabazleek aipatu zutenez, "oso polita izan da, dibertigarria izan zen grabaketa ere, kamerek urduritzen badute ere".
Sailkapena
Hauek izan dira aurkeztutako lanak eta webguneko bisitarien partetik izandako botoak:
- Amurrioko zunba txiki taldea (Sentipenak askatu): 1.504 boto.
- Aiara Dantza taldea (Rimmel): 1.167 boto.
- Zabaleko (Libre): 271 boto.
- Ainhize Solaun Mendiguren (Aurre egingo dizueten emakumeak): 255 boto.
- Aiara Dantza Taldea (Zer izan): 245 boto.
- Zabaleko (Eraso sexistarik ez): 239 boto.
- Faktoria (Zer izan): 165 boto.
- Amurrioko helduen zunba taldea (Eraso sexistarik ez): 161 boto.
- Laudio Wellnes (Indar morea): 154 boto.
Ekimena antolatzeko Emakunderen diru-laguntza jaso du Aiaraldea Komunikabideak.
