Euskal Herriko Mendi Federazioak iragarri du dagoeneko mendi lasterketen 2022ko egutegia. Batetik, kopa probak antolatuko dituzte eta, bestetik, txapelketak. Orotara, 10 jardunaldi izango dira, 5 kopakoak, eta beste 5 txapelketakoak. Aiaraldean izango dira horietako 2, Urduñan eta Amurrion hain zuzen ere.
Ekainaren 17an jokatuko da Amurrio Trail lasterketa, 32 kilometroko ibilbidearekin. Urduñako mendi lasterketa, berriz, azaroaren 13an izango da, eta 33 kilometroko zirkuitua osatu beharko dute partaideek.
Gualdetxu mendi eta bizikleta taldea eta Amurrio Trail Taldea arduratuko dira eskualdeko zitak prestatzeaz. Alabaina, Euskal Mendizale Federazioaren babesa izango dute.
Guztira, 10 lasterketek osatuko dute egutegia, eta horietako 2 izango dira Aiaraldean, %20 hain zuzen. Biak ala biak kopako ekimenak izanik, zirkuitu horretako %40 Aiaraldean jokatuko da, bistakoa denez. Hemen ikusi daiteke datorren urteko egutegi osoa:
