Larunbatean Arabako Ziklokros Txapelketa erabaki zen Amurrion, Jose Mari Basualdo Sariaren I. edizioan. Kuskumendi Taldeak antolatutako proban ehunka txirrindularik eman zuten izena eta, gainera, eskualdeko kirolariek zeresana eman zuten, podiumera igo baitziren asko.
Lokatzarekin eta aurkariekin indarrak neurtu ostean, lehen postuen artean sartu ziren helmugan Lukene Trujillano, Iñaki Guaresti, Hodei Muñoz, Asier Beraza eta Iñigo Uria. Zehazki, sailkapenak hurrengoak izan ziren kategoria ezberdinetako podiumetan:
- Gizonezkoen Elite sub-23: Miguel Sanchez, Iñaki Guaresti, Aitor Hernandez
- Emakumezkoen Open proba: Paula Suarez, Olatz Odriozola, Amaia Lartitegi
- Gizonezkoen Junior: Markel Olabe, Galder Leiza, Beñat Fernandez
- Emakumezkoen Junior: Lukene Trujillano, Naia Arregi, Lidia Taras
- Gizonezkoen Kadeteak: Hodei Muñoz, Asier Beraza, Iñigo Uria
- Emakumezkoen Kadeteak: Izaro Etxarri, Laida Hierro, Joana Gorostiza
Argazkiak: Eriz Fraile (bilduma osoa hemen)