Galtzagorriek dantzan jarri dituzte Olentzero, Mari Domingi eta aretarrak

Erredakzioa 2021ko abe. 24a, 19:19

Mari Domingi eta Olentzero galtzagorriz inguratuta agertu dira iluntzean Aretan. 

17:30ean bildu dira Aretako plazan -elizaren aldamenean- herritarrak, baserritarrez jantzita eta kriseilua eskutan, Olentzero eta Mari Domingiri harrera egiteko. Hala, kalejiran abiatu dira Santa Anako zelaietara. Bertan agertu dira bi ikazkinak, momotxorroekin lagunduta.

Plazatik landarainoko bidea galtzagorriek girotuta egin dute. Era berean, trikitilariak izan dituzte bidelagun. Santa Anako zelaian zazpi jauzi dantzarekin egin diete harrera pertsonaia magikoei, ahalik eta alde egin duten arte.

Argazkiak: Unai Llano

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide