Artziniegako Goiko Plazan egin zieten bisita Olentzerok eta Mari Domingik herritarrei. Arkupeetan atondu zieten atsedenerako txokoa, eta ilara egin zuten Artziniegako familiek agurtu ahal izateko. Dantzarako tartea ere izan zuten.
Orozkon, aldiz, gurdiarekin azaldu zen Zubiaur plazara Olentzero, lanari ekin aurretik bizilagunak agurtzeko, hurrengo urtera arte.
Argazkiak: Artziniegako Udala eta Samuel Pasandin