Liburulandia sortu dute Belandiako txokoan, bizilagunen arteko harremanak eta irakurzaletasuna sustatzeko

Liburulandia ekimena jarri dute abian Belandiako txokoan. Olentzerok ekarritako liburuekin eta jokoekin egin dute arratsaldepasa, herritarren arteko harremanak sendotzeko.

Liburulandia saioa egin dute gaur arratsaldean Belandiako txokoan. Inguruetako bizilagunak elkartu dira, liburu artean arratsaldeaz gozatzera. Izan ere, Olentzero eta Mari Domingik zaku bete liburu utzi dizkiete irakurzaletasuna bultzatzeko

"Olentzerok eta Mari Domingik talde guztiarentzat ekarri dituzte liburuak. Datorren urterako erronkak adostu ditugu, eta iragan urteko esperientzia txarrak erre ditugu"

"Olentzerok eta Mari Domingik talde guztiarentzat ekarri dituzte liburuak. Datorren urterako erronkak adostu ditugu, eta iragan urteko esperientzia txarrak erre ditugu", adierazi diote Aiaraldea Komunikabideari partaideek. 

Gutun bidez azpimarratu ditu Olentzerok bere ekarpen eta taldearekiko espektatibak: "Ideia oso ona iruditzen aigu komunitatean kultura eta literatura bermatzea. Hala ere, elkarrekiko erlazioak sendotzea eta bizikidetza eta talde lana sortzeko alor berriak garatzea, garrantzi handikoak dira garai hauetan. Proiektu honekin aurrera jarrai dezazuen animatzen zaituztegu".

Hain zuzen, gutunean proposatu diete belandiarrei 2021ean gustuko ez dutena ezabatu edo ahazteko sutara botatzea, erretzea, azken finean. "Ordea, urte berria ilusioz hasteko, idatzi proiektu edo ideia berri bat 2022. urtean zehar lortzeko paper zati batean, eta gorde ondoko kutxan", proposatu die. Eta, hala egin dute, lekukoen esanetan. Literaturak eta txokoak, beraz, beste ekimen bat izango dute aurrerantzean Belandian.

Argazkiak: Rosa Saez

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide