Mobilizazioa egingo du Gazte Koordinadora Sozialistak Bilbon urtarrilaren 29an, “enpresari handiak eta politikari profesionalak ezartzen ari diren pobreziaren eta askatasun ezaren” aurka protestatzeko.
Horri begira, ekimen ugari egin dituzte urtarrilaren 3tik 8ra Euskal Herriko hiri eta eskualdeetan, “mobilizazioaren zergatiak eta mobilizatzeak duen garrantzia azaltzeko”.
#U29-an manifestazioak egingo ditugu Bilbon eta Iruñean.
— Gazte Koordinadora Sozialista (@GKSozialista) December 12, 2021
Bankarien, enpresari handien eta politikari profesionalen boterearen aurka mobilizatuko gara, pobreziara eta askatasun ezera kondenatzen baikaituzte.
Batu mobilizazioetara eta antolatu sozialismoaren alde! pic.twitter.com/Fbpr8QUBR6
Aiaraldeko GKS kanpainara batu da, eta bi ekimen egin zituen asteburuan. Alde batetik, informazio guneak atondu zituen Laudion eta Urduñan. Bestetik, asanblada irekia egin zuen Laudion, larunbat goizean. “Politikari profesionalen fartsatik kanpo proletalgoaren antolatzeko beharra” jarri zuten mahai gainean Udal Erabilera Anitzeko Aretoan eginiko ekitaldian.
[LAUDIO] Goizeko asanblada irekian proletalgoaren antolatzeko beharra nabarmendu da. pic.twitter.com/9fZpDBHlr4
— Aiaraldeko GKS (@GKS_aiaraldea) January 8, 2022
Positiboki baloratu dute ekimenek izandako harrera: “Gazte ugari hurbildu dira jakinminez aurkezpenera, eta askok euren burua eskaini dute mobilizazioak antolatzeko eta propaganda egiteko”. Nabarmendu dutenez, “lan militante paregabea” egin dute orain arte. Baina oraindik gauza gehiago egin nahi dituzte 29ko zita zabaltzen jarraitzeko, eta “ilusioz, diziplinaz eta anbizioz” jardungo dute horretarako.