AIARALDEA HEMEN

Hezkuntza gehigarri bereziarekin, kalean da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 2022ko lehenengo zenbakia

Erredakzioa 2022ko urt. 19a, 06:00

Gehigarri berezia dakar Aiaraldea Hemen hamabostekariaren urteko lehen zenbakiak. / Aiaraldea.eus

Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 154. zenbakiak estreinatuko du 2022. urtea. Elkarrizketa interesgarri ugari ditu agerkariak, baita Aiaraldeko hezkuntza eskaintzari lotutako gehigarri berezia ere.

Kalean dago dagoeneko Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria. Bertan, albiste eta elkarrizketa interesgarriak aurkituko ditu irakurleak.

Julen Eizagirre gazte amurrioarrarena izango da hamabostekariko elkarrizketa nagusia. Lumagorriko kidea da Eizagirre. LGTBQ borrokaren inguruko erakusketa inauguratu du elkarteak Gasteizko Emakumeen Etxean, eta horri buruz mintzatu da.

Irakurleak elkarrizketa gehiago aurkituko ditu hamabostekariko orrien artean: Faktorian antzezlana eskainiko duen Miren Gaztañaga aktorearena, astroargazkilaritzan zaletua den Urtzi Odriozola laudioarrarena eta Ziortza Gaydou eta Olaia Barinaga Euskadiko judo txapeldunena, besteak beste.

Hezkuntza gehigarria

Aiaraldea Hemen hamabostekariak 12 orriko gehigarri berezia dakar oraingoan. Ikastetxeak Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako matrikulazio aurrekanpainan daude murgilduta. Gauzak hala, eskualdeko hezkuntza eskaintza jaso du Aiaraldea Komunikabideak gehigarrian, baita hezkuntza komunitatearekin lotutako zenbait eduki interesgarri ere.

Banaketa puntuak

Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, ikastetxe eta kaleetan. Honako banaketa puntu hauetan topatu daiteke, besteak beste:

  • Aldai plaza (Laudio)
  • Abasto plaza (Laudio)
  • Luiaondoko supermerkatua
  • Laudioko kiroldegia
  • Artziniegako frontoia
  • Atxetako Dia
  • Amurrioko Eroskia
  • Orozkoko frontoia
  • Urduñako supermerkatuak
  • Faktoria (Laudio)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide