Sahararen aldeko elkartasun karabanaren XVII. edizioa antolatuko dute aurten, “Piztu itxaropena” lemapean. Urtero bezala, Tindufeko (Argelia) errefuxiatuen kanpalekuetara elikagaiak eta oinarrizko produktuak eramatea izango da ekimenaren xedea.
“Pandemia dela eta, ezberdina izango da elikagaiak jasotzeko modua. Ez da bilketarik egingo eskoletan edo beste establezimendutan”
Horri begira, elikagai bilketa egingo dute Aiaraldean urtarrilaren bigarren hamabostaldian, baina ohiko formatua aldatuta. “Pandemia dela eta, ezberdina izango da elikagaiak jasotzeko modua. Ez da bilketarik egingo eskoletan edo beste establezimendutan”, azaldu dute antolatzaileek.
Bi banaketa puntu baino ez dira egongo: Laudio eta Amurrioko Eroski saltokiak. Urtarrilaren 17tik 29ra egongo da dohaintzak egiteko aukera.
Ekarpen ekonomikoa egiteko bidea ere ireki dute, ondorengo kontu korrontearen bidez: ES79 3035 0089 1608 9104 1001. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko lagunen Amurrioko Elkarteak herritar guztiei luzatu die ekimenean parte hartzeko gonbita, “aurreko urteetan izan duen harrera bera izan dezan”.
Izan ere, karabanaren antolakuntza oso errotua dago Aiaraldean. Urtero egiten dira janari bilketak, eta karabana hainbat aldiz atera da Laudiotik; azkena, 2019. urtean: