Kultur sorkuntza Aiaraldean

“Prest gaude abesti berriak grabatu, kontzertuak egin eta kaña emateko”

Txabi Alvarado Bañares 2022ko urt. 27a, 11:52

Zutik! taldeko kideak dira IELTXU RUIZ, JON MORENO, ASIER ORS eta EKAITZ ETXEBARRIA. Iaz plazaratu zuten lehen diskoa, eta abesti berriak konposatzen ari dira dagoeneko. 

Talde gaztea da zuena, baina aldaketak izan dituzue, ez?

Ieltxu Ruiz: 2018an sortu genuen Zutik! taldea. Asier zegoen baterian, Moreno baxuan eta ni abeslari bezala. Jon Iturregik jotzen zuen gitarra. Orain,aldiz, Ekaitz‘Lentejita’ sartu da bere ordez. Aurrera egiteko gogoekin gabiltza, erritmo azkarrekin mugitzen den musika egiteko prest.

Diskoa argitaratu duzue dagoeneko.

Jon Moreno: Bai, 2020. urteko abuztuan grabatu genuen, Urduñako Konjuntibitis estudioan, Jabi Palaciosekin. Emaitza ona izan da. Eskerrak eman behar dizkiogu Jabiri bere pazientziagatik.

Hardcore-punk abestiak egin ditugu, metal doinuekin nahastuta. Kritika soziala jorratzen dugu letretan, gure bizipen eta esperientzietan oinarrituta. Askatasun doinuak dira gureak (barreak).

Zertan zabiltzate orain?

Asier Ors: Ekaitz taldean sartu zenetik abesti berriak konposatzen eta kontzertuak prestatzen ari gara. Baliteke aurten disko berria plazaratu ahal izatea.

Zer moduz moldatu zara taldera, Ekaitz?

Ekaitz Etxebarria: Aurretik beste hainbat taldetan aritu naiz, hardcore-punka jorratzen beti.

Talde honetan aurkitu dudana hori da: azken urte hauetan beste talde batzuetan egiten egon naizen gauza bera, animo eta energia askorekin.

Horregatik, prest gaude abestiak grabatu, kontzertuak egin eta egurra emateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide