Zoria iragarrezina da, eta sopresak ematen ditu batzuetan. Hori gertatu da gaur Aiaraldea Komunikabideak eginiko zozketarekin. 19 pertsona aurkeztu dira guztira Aketza Merino historialariaren azken liburuaren zozketara, eta Sergio Escribano historialariari egokitu zaio alea. Historialari baten eskuetatik arkeologo baten eskuetara pasa da beraz argitalpena.
Berehala igaro da Escribano Faktoriatik liburua hartzera, eta gogotsu helduko dio irakurtzeari.