Aretako frontoiak hiru eskupilota partida jaso zituen atzo. 19:00etan hasi zen jaialdia, eta bertan lehiatu ziren Herriaren taldeko pilotariak. Lau t'erdiko gazteen modalitatean Aimar Saezek 18-14 garaitu zuen Otazua Orozkoko Olgetan klubeko kidea.
Axular Alonso aiaraldearrak Gabirondo (Tolosa) izan zuen bikote Euskadiko promesen kategoriako partidan, eta 22-16 irabazi zituzten Rekalde eta Petite aurkariak.
Bestalde, Herriaren XXV. Txapelketaren baitan, tolosarrak izan ziren kantxan nagusi. Labaka-Albeniz bikoteak ezin izan zituen Elola eta Cuairan menderatu, eta 7-22 bukatu zuen markagailuak.
Argazkiak: Ruben Benito eta Herriaren Kluba