Ostiralean egin zen Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren Kontseilu Orokorra, Faktorian. Dozenaka lagun bertaratu ziren zitara. Gehienak hezkuntza zentroetatik bertaratu ziren, baina egon ziren baita aisialdi taldeetako edota lan munduko kideak ere.
Hitzordu garrantzitsua izan zen ostiralekoa. "Indarrak bildu eta aurrera begira jartzea" izan zen zitaren helburu nagusia, Kontseiluaren datozen lau urteetarako Plan Estrategikoa sortze bidean. Entitatea "beste aro batean" sartu nahi dute Kontseiluko kideek, "ekimenak eta presentzia biderkatuz".
Taldetan banatu ziren horretarako, euskarak arlo bakoitzean (lana, hezkuntza, aisialdia...) zer nolako urrats eman beharko lituzkeen irudikatzeko. Ateratako ondorioak komunean jarri zituzten gero. Bridinsarekin amaitu zuten topaketa, Aiaraldea euskaradunaren alde topa eginez.