Agate Deunaren bezpera ospatu dute gaur Aiaraldeko zenbait tokitan. Euriak ez ditu partaideak kikildu. Arrankudiaga-Zolloko bizilagunak izan dira lehenbizikoak ateratzen: arratsaldeko lehen orduan aritu dira kantari herriko plaza inguruetan:
Agate Deunaren bezpera eguna dela-eta, kantuan atera dira Arrankudiaga-Zolloko herritarrak herrigunean barrena (Irudia: Txomin Egiluz) pic.twitter.com/mhlhpzsHSr
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) February 4, 2022
Laudion, Kirikiñoko basoan bertso saioa antolatu dute 17:30ean. Hain zuzen, Asier Rubio eta Iñaki Cabeza bertsolariak aritu dira "lurra esnatuz bertso eskolak plazara" ekimenaren baitan abesten. Laudio Ikastolako ikasleak, aldiz, patiora atera dira oles egitera. Aretako Eskolako haurrak ere atera dira kalera. Euren asmoa kaleetan barrena abestea zen baina, eguraldi txarraren ondorioz, eskolako karpan gelditu dira. Altamira plazara mugitu dira gero, eta dantza plaza egin dute bertan.
Aretako Eskolako haurrak Altamira plazara joan dira kantatzera, Agate Deunaren bezperan pic.twitter.com/pZAMV7Wr3l
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) February 4, 2022
Artziniegan, berriz, 18:00etan izan dute hitzordua frontoian, eta eztarriak urratu ostean txokolate janarekin amaitu dute festa.
Argazkiak: Txomin Egiluz, Otsati elkartea, Aretako Guraso Elkartea eta Laudio Ikastola, Bego Respaldiza, Rakel Olavarria