Martxoaren 6an izango da Donostian 32. Lilatoia. Izen-ematea zabalik dago urtarrilak 27az geroztik. Milaka emakumek hartzen dute parte urtero berdintasuna aldarrikatzeko ekimenean. Karmele Poblacion bizilagunak adierazi duenez, 6 urte inguru daramate Aiara eta Okondotik bertaratzen. Hori dela eta, autobusa eta txangoa antolatzea bururatu zitzaien, eta aurten ere errepikatuko dute irteera.
Hain zuzen, martxoaren 6an aterako da Arespalditzako Ferial gunetik autobusa 8:00etan, "eta Okondon 8:10 inguruan egingo du geldialdia". Hala, Donostiko lasterketara joango dira, eta elkarrekin bazkaltzeko aukera eskainiko dute ondoren. Dena den, norbere kasa ibiltzeko parada ere eskainiko dute. Itzulera, ostera, 18:00etan izango da Donostiatik.
Autobusean apuntatzeko lilatoiaaiara@gmail.com helbidera bidali behar da mezua. Lasterka aritzeko, berriz, Internet bidez bete behar da inskripzioa. Bidaiaren prezioa 5 eurokoa izango da. Krosak, berriz, 12€ balio ditu. Oroigarri gisa, kamiseta bat oparituko diote korrikalari andre bakoitzari.
Entrenatzeko larunbatero ari dira elkartzeen emakume talde bat Etxaurrengo futbol zelaian, 9:30ean.