Arza industriagunetik abiatu dira gaur goizean hamarnaka lagun, Tubacexeko greba mugagabearen hasiera oroitzeko. Hain zuzen, urtebete igaro da egun hartatik: otsailaren 11n hasi zuten 236 egun luzatu zen borroka.
Urtemuga oroitzea izan da ekimenaren helburua. Zentzu horretan, Laudio eta Amurrio lotu dituzte mendi bidez. Izan ere, 2021eko apirilaren 21ean egin zuten mendi zeharkaldian (greba mugagabe bete-betean zeudela) Amurriotik Elorritxuganerako bidea osatu zuten:
Gaur, berriz, kontrako norabidea aukeratu dute, Laudiotik igo dira tontor berdinera.
Argazkiak: Tubacexeko langileak