ARGAZKIAK

Aiaraldeko tren geltokien aurrean mobilizatu da EH Bildu, kalitatezko zerbitzu baten alde

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko ots. 16a, 19:28

Elkarretaratzeak egin ditu EH Bilduk Urduñako, Amurrioko eta Laudioko tren geltokien aurrean, zerbitzuaren kalitateak 2020tik okerrera egin duela salatzeko. Tren bidezko zirkulazioen ordutegiak eta kopuruak berrezartzea eskatu diote Garraio Ministerioari.

Urduñako, Amurrioko eta Laudioko tren geltokien aurrean mobilizatu da EH Bildu Renferen C3 linearen egoera salatzeko. 2020tik zerbitzuak okerrera egin duela dio koalizio abertzaleak, eta zirkulazioen ordutegiak eta kopuruak berrezartzea eskatu dute.

Atzerapenen eta bertan behera geratzen diren tren-zerbitzuen inguruko informazioa Twitter bidez jakinarazten direla ere kritikatu du EH Bilduk, "denbora-tarte gutxirekin eta erabiltzaileengan eragozpenak sortuz".

Gauzak horrela, pandemiaren aurretik zeuden tren bidezko zirkulazioaren ordutegiak eta kopurua berrezartzea, eta Arabako eta Bizkaiko aldirietako C3 linean herritarren premiekin bat datorren tren-zerbitzu lehiakorra bermatzea eskatu diote Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioari.

Eskaera hori,  mozio bidez eramango du Aiaraldeko eta Hego Uribeko udaletara EH Bilduk datozen asteetan. Ez da gaiari lotuta koalizioak aurkezten duen lehenengo mozioa; 2020ko udazkenean eskakizun berdina aurkeztu zuen eskualdeko udalbatzetan eta Madrilgo Senatuan.

Argazkiak: EH Bildu eta Aiaraldea.eus

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide