Urduña eta Amurrio arteko trenbideko zubi berria, udarako prest

Txabi Alvarado Bañares 2022ko ots. 18a, 11:46

Aldaketa handiak egingo dituzte gaur egungo zubian. / Adif

484.540,6 euroren truke esleitu du Adifek azpiegitura berritzeko obra. Europako Funtsak baliatu nahi dituzte proiektua finantzatzeko.  

DSV Empresa Constructora y Ferroviaria enpresari esleitu dio Adifek Urduña eta Amurrio arteko trenbideko zubia (Nerbioi ibaiaren gainetik doana) berritzeko proiektua, 484.540,6 euroren truke. Enpresak sei hilbateko epea izango du lanak egiteko. Gauzak hala, udarako prest egon beharko litzateke azpiegitura berria. 

Lan ugari

Hainbat lan egingo dituzte zubia azpiegitura eroso eta seguruagoa izan dadin. Lursaila mailakatu eta egonkortuko dute eta gaur egun dauden hormigoizko pasealekuak kenduko dituzte. 

Harlauza berria ere jarriko dute, iragazgaizte-tratamenduarekin. Zubian pilatzen den ura kanporatzeko sistema ere osatuko dute, eta baranda metaliko berriak ere atonduko dituzte. 

Tren zerbitzuan etenik ez

Adifek nabarmendu du proiektua trenen zirkulazioa mantenduz egikaritu nahi dutela. Gauzak hala, ez dute ohiko zerbitzuan aparteko eraginik izatea aurreikusten. 

Europako funtsak

Era berean, Adifek aipatu du proiektua Europako Funtsen “Europa konektatu” deialdira aurkeztu dutela. Modu horretan finantzatzea espero dute. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide