Doako wifia jarriko dute Izoria, Okondo eta Artziniegan

Txabi Alvarado Bañares 2022ko ots. 22a, 16:48

Izorian da doako wifia jartzeko hautatu duten tokietako bat. / Arabako Foru Aldundia

Arabako Foru Aldundiaren 'Araba Smart Lurraldea' planaren barruan kokatzen da egitasmoa. 

'Araba Smart Lurraldea' plana abiatu du Arabako Foru Aldundiak. Plan horren bidez, doako wifia jarriko du erakundeak lurraldeko 15 herritan, bi urtez. 

Aldundia Aiarako Kuadrillarekin jarri zen harremanetan proiektua eskualdeko zein herritan aplikatu zitekeen jakiteko. Azterketa bat egin ostean, Aiaraldeko hiru herri hautatu zituzten: Izoria, Aiara eta Okondo. "Lehenak 250 biztanle baino gutxiago ditu, eta beste bi udalerriek 5.000 baino gutxiago", azaldu du Encina Castresana Kuadrillako presidenteak.

Herri horietako etxeen sakabanaketa hartu dute aintzat, Internet konexio zailtasunak dituzten zonaldeei zerbitzua eskaintzea delako ekimenaren xedea.

Kokalekuak

Instalazioa jartzearen eta konexioaren gastua Arabako Foru Aldundiak hartuko du bere gain, baina gauza bat eskatu die erakundeak udalei: puntuak jartzeko tokiak lagatzea. 

Artziniegan udaletxea hautatu dute wifi puntua jartzeko. Modu horretan, Interneterako konexioa eskaini nahi diete eraikinaren atzeko aldean dagoen Garai plazan elkartzen diren familiei. 

Izorian Administrazio Batzarraren egoitzan jarriko dute wifia. Okondon, aldiz, eskolan atonduko dute konexio-gunea, bertan zein alboan dagoen parkean biltzen diren familiek erabili ahal izateko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide