AIARALDEA HEMEN

Kalean da Aiaraldea Hemen hamabostekariko zenbaki berria

Erredakzioa 2022ko ots. 23a, 12:00
Erreportaje eta elkarrizketa interesgarri ugari jasotzen ditu hamabostekariak. / Aiaraldea.eus

Honez gero, kalean da Aiaraldea Hemen agerkariaren zenbaki berria. Beste gai askoren artean, Tubos Reunidos enpresako berdintasun plana eta lantegian jasotako eraso sexista landu ditu sakonean Aiaraldea Komunikabideak.

Kalean da honezkero Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 156. zenbakia. Elkarrizketa eta erreportaje ugari biltzen ditu agerkariak.

Aiaraldea Komunikabideak sakonean landu du Tubos Reunidos enpresako berdintasun planaren afera. Amurrioko lantegiko beharginen %9 bakarrik dira emakumeak. 250 behargin baino gehiago dituzten enpresak 2007tik daude derrigortuak berdintasun planak garatzera, baina Tubos Reunidosek ez du ia aurrerapausorik eman. Bien bitartean, eraso sexistak gertatu dira fabrikan.

Gai arantzatsu gehiago lantzen ditu hamabostekariak; hala nola, erresidentzIa pribatuetako langile eta beharginen lan eta bizi baldintzak edota Ellakuriko igerilekuetako afera. Azken kasu horretan, salaketa jarri dute langileek eta Laudioko Udalak enpresa kudeatzailearen kontra, kontratuak faltsutu eta lan baldintzak okertzea egotzita. 

Gai gehiago

Bestelako gaiak ere jasotzen ditu agerkariak: Artziniegako Museoak sinatutako hitzarmen berria, Amurrio Trail lasterketaren 2022ko edizioaren nondik norakoak, Laudioko espazio publikoa arautzeko udal ordenantzaren gakoak edota Joseba Sarrionaindiak eta Ines Osinagak Faktorian eskainitako emanaldiaren kronika.

Banaketa puntuak

Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, ikastetxe eta kaleetan. Honako banaketa puntu hauetan topatu daiteke, besteak beste:

  • Aldai plaza (Laudio)
  • Abasto plaza (Laudio)
  • Luiaondoko supermerkatua
  • Laudioko kiroldegia
  • Artziniegako frontoia
  • Atxetako Dia
  • Amurrioko Eroskin

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide