Etenda dago tren zerbitzua Bilbo eta Ollargan artean. Bilboko tren geltokian dauden bidaiariei esan diete gaur ez dela trenik aterako geltokitik, trenbidean egondako arazo bat dela medio. Urduña eta Basauri arteko tren zerbitzuak, ordea, funtzionatzen jarraitzen du.
Gauzak hala, Bilbotik Aiaraldera joan nahi duten bidaiariek metroa erabili behar dute Basauriraino, gero bertan trena hartzeko.