Gabonetako kontzertu berezia eskaini zuen Bi Hotsak abesbatzak Amurrio Antzokian, abenduan. Orain, kontzertu horren bideoa sareratu dute, nahi duen orok ikusi eta entzun dezan.
Hainbat pertsona izan zituzten abesbatzako kideek bidelagun emanaldian: Mikel Gaztañaga piano-jolea, Itxarkundia dantza taldea eta Anakoz Merikaetxebarria Magallon aurkezlea.