Errigora ekimenak Nafar Hegoaldeko uzta zabaldu nahi du Euskal Herri osotik, Aiaraldea eskualdea ahaztu gabe. Hori dela medio, 'Oinak lurrean' kanpaina jarri du indarrean gaur bertan, martxoaren 30era arte. Eskaintza berezi horren bidez, produktu sortak erosi ahalko dira (taldeka egiteko aukera egongo da) eta guztiek izango dute ekoizleek eurek jarritako salneurria, euskaraz etiketatuta, gainera. Bide hori jarraiki, Errigorak elikadura burujabetzan eta euskalgintzan eragiteko hautuari eutsi dio.

Bi modu daude kanpainan parte hartzeko eta erosketak gauzatzeko: webgunean eskaera egitea edo (+33) 532 09 35 45 eta (+34) 848 87 12 23 telefono zenbakietara deitzea. Ordutegia 9:00etatik 13:30ak arte da, astelehentik ostiralera.
Herritarrak egitasmoan parte hartzen animatu daitezen, Errigorak bi saski zozkatuko ditu Aiaraldea Komunikabidearen bitartez.
Kutxa bat arrunta izango da.

Bestea ordea, ekologikoa.
